domingo, 13 de enero de 2013

ZIZILI

Laburpena:
Zizili andreak ez du ezer ikusten, betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina ez diote ezer egiten. Ziziliri esaten diote Londresen badela jostun bat, hans deitzen dena, apurtuta dituen artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena. Orduan, Zizilik bere Ambrosio mamuarekin londresera joatea erabakitzen du.

Zizilik bere Ambrosio mamuarekin bidaia hasi egiten du. Bere ikusmen txarragatik arazoak hasten dira, adibidez, igerileku pribatu batean sartzen da, basoan dagoen laku bat dela pentsatuz. Behin ere, eliza batean lo egiten du, hotel bat dela pentsatzen duelako. Beste egun batean, basoan zegoela, soldaduak lerrokatuta zeuden eta berak gazte-manifestazio bat zela pentsatu zuen.
Bestalde, lagun berriak ezagutzen ditu, Zoltan lehoia, Piarres mamua, Gargolakumea, James presoa...

Zizili Pariseko aeroportura joaten da eta Londresera joan beharrean, Lisboara joaten da. Zizili haserre, Lisboako aeroportutik Londresera joaten da eta han, Hans jostunaren betaurrekoak lortzen ditu eta Zizili poz-pozik jartzen da.





Egilea: Unai Elorriaga






Marrazkilaria: Mai Egurza